Giltza: dibertsifikazioa eta moldatzeko gaitasuna

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 28a, 01:00

Beterri-Buruntzaldeko tokiko errealitatearen berri jakiteko antolatu zuten lehengo astean Ekonomia Gurean saioa, TO­KIKOMek, Kro­nikak, Aiu­rrik, Noaua!k eta Txintxa­rrik elkarleanean, Gipuzko­a­ko Foru Al­dun­dia­ren babesarekin. 
Ordubeteko solasaldian es­kualde honetako lehiakortasun maila, sagardogintza eta enpresa mundua aztertu zituzten Miren Estensoro, Orkestra lehiakortasunerako Institutuko ordezkariak; Aran­txa Eguzkitza, Hernaniko Iparragirre sagardotegikoak; eta Nerea Yurrebaso, Ando­-aingo Udal teknikariak. Laster www.ekonomiagurean.eus web­gunean ikusi ahal izango da solasaldi osoa.

«Dibertsifikazioa» eta «egokitzea», giltzak
Besteak beste, nabarmendu zuten eskualdeko enpresa mo­ten dibertsifikazioa eta ego­kitzen jakin izana direla, to­kiko ekonomiaren giltzetako batzuk; hala nola, sa­gardogin­tzan. Erronkak, be­rriz, berrikuntza sozial eta teknologikoa edo nazioartekotzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!