Ekonomia hizpide, tokiko eragileen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 17a, 01:00

Azken urteotan ohiko hizketagaia da ekonomiaren gaia, eta to­kiko errealitatera hurbildu na­hiean, Ekonomia Gurean sa­ioa antolatu dute TOKIKOM­ek, Kro­nikak, Aiurrik, Noaua!k eta Txintxarrik elkarleanean eta Gipuzkoako Foru Aldun­dia­ren babesarekin. 
Tokiko ekonomia ederki ondo ezagutzen dutenen arteko solasaldia izango da,  datorren asteartean goizeko 10:30etatik 11:30etara, Ando­aingo Baste­ro kulturgunean. Edozein herritarri irekita egongo da, baina ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, www.kronika.eus web orriko inprimakia bete beharko da, edo bestela, 943 300 732 telefonora deitu.

Ekonomia Gurean saiora joateko, izena aurrez eman beharko da: www.kronika.eus edo 943 300 732.

Errealitatea ezagutaraztea eta erronkak zehaztea, helburu
Andoainen egingo den Ekono­mia Gurean saioa Gipuzkoan zehar egiten den hirugarrena izango da. Oraingo honetan, Beterri-Buruntzaldea bailarako egoera aztertuko da, baita etorkizuneko erronkak zeintzuk diren aurreratu ere. 
Gaiari heltzeko, tokiko ekonomiako protagonista di­ren hai­nbat eragile gonbidatu di­tuz­te antolatzaileek: Orkestra Lehi­akortasunerako Euskal Ins­­ti­tu­tuko ordezkari bat; Be­terri-Buruntzaldeako ekonomia ger­tu­tik ezagutzen duten bi gonbidatu; Mendi Group enpresako ordezkari bat; eta sagardo ekoi­z­­leen mundua gertutik eza­gu­tzen duen ordezkari bat. 

Streaming bidez, baita ere
Basterora bertaratu ezin daitekeenarentzat, beste aukera bat lu­zatuko dute antolatzaileek. As­­te­artean bertan, goizeko 10:30etatik 11:30etara, zuzenean ikusteko aukera izango da streaming bitartez.  Kronikako web orrian jarriko da horretarako esteka: www.kronika.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!