Eski ikastaroa antolatu dute Mendiriz Mendi elkarteko kideek urtarrilaren 14 eta 15ean. Iraupen eskia eta eski alpinoa egiteko aukera izango da irteeran. Informazio guztia emango dute urtarrilaren 9ko bileran. Interesa dutenei egun horretan, 20:00etan elkartera gerturatzeko deia egin diete. Bertan azalduko dituzte prezioa, ordutegia, ikastaroen zehaztasunak... Dagoeneko izena eman nahi duenak ere badu aukera: elkarteko bulegotik pasa behar du astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.