Jesus Mari Santosek, Astigarragako Alkateak, dimititu egingo du osasun arazoengatik. Urte bukaerako Plenoa izan zen Astigarragan, asteazkenean; tartean, 2017ko Udal aurrekontuak bozkatzeko. Plenoan bertan jakinarazi du Zorione Etxezarraga alkateordeak; Santos bera ez zegoen Plenoan, ingresatuta baitzegoen. Urtarrilean egingo da dimisio formala gauzatzeko Plenoa, eta bitartean Etxezarragak berak izango du Alkate ardura.