Ludoteka eta poesia lantegia, umeentzat

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 29a, 01:00

Udalak antolatutako umeentzako Gabonetako egitarauaren barruan, gaur eta bihar ere ludoteka izango da kiroldegian, 10:00etatik 13:00etara. Bestalde, astelehenean poesia lantegia egingo da 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat, 10:30etan eta 12:00etan. Debalde izango da, baina gonbidapenak eskatu behar dira Udal liburutegian. Be­rriak elkarteak eta Kanika aisialdia taldeak antolatuta, berriz, jolasak izango dira Plaza Berrin, 10:30etatik 13:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!