Kanpaina martxan dauka Berriak elkarteak; Hernani Txartela erabiltzen dutenen artean ardo botilak eta urdaiazpikoak banatuko ditu, hilaren 30era arte. Bestalde, umeentzako jolas eta tailerrak antolatu ditu Kanika taldearekin batean, ostiralera arte, Plaza Berrin.