«Irabazlea, dudarik gabe, eskubaloia»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 28a, 01:00

oSO pozik agertu da Hernani Eskubaloi Taldea, lehengo ostiralean antolatutako Eskubaloi Eskolen arteko I. Topaketak izandako harrerarekin. Bede­ratzi elkartetako 300 bat nes­ka-mutilek hartu zuten parte, 16 taldetan: Ereintza, Saieko, Bera Bera, Urdaneta, Pulpo, Sanlo Elgoibar, Urola, Zarautz eta Hernanikoek, hain zuzen. «Txapeldunak denak izan dira; irabazlea, dudarik gabe, eskubaloia», azaldu dute.
Giro ezinhobean, eta laguntasuna nagusi, baina txapelketa jokatu, jokatu zen; txapeldunak izan ziren, nesketan Erein­tza eta mutiletan Urda­neta, eta txapeldunorde, Pulpo, bietan. Sariak Nely Carla Alber­tok eman zizkien; besteak bes­te, 2012ko Joko Olinpikoetan brontzezko domina irabazi zuen jokalariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!