«Baliorik gabeak dira hipoteketako zoru-klausulak; dirua itzuli behar dute»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 28a, 01:00

Europar Batasuneko Justizia Au­zitegi Nagusiak eman du epaia, hipoteketako zoru-klau­sulen inguruan, eta Ka­leratzeak Stop plataformak «be­gi onez» hartu duela jakinarazi du, prentsa oharrean: «epaiak ebatzi du baliorik ga­beak direla hipoteketako zoru-klausulak, eta bankuek itzuli beharra daukatela bidegabeki kobratutako diru guztia, hipoteken hasiera-hasieratik ko­bra­tutakoa, hain zuzen».
Hori horrela, plataformak laguntza eskaini die herritarrei: «jende guztia animatu nahi dugu plataformarekin harremanetan jartzera, aholkuak eta laguntza jaso ditzaten, hipoteketan halako klausulak dituzten egiazta dezaten, eta jakin dezaten nola berreskuratu dirua, iruzurrez kobratu badiete. Bankuek ez dute esan dirua itzuliko dutenik, ezta epai irmo hori izanda ere». Laguntza eskatzeko: 943 33 65 83 edo stopdesahucioshernani@nodo50.org.
Era berean, «oportunistak ager litezkeela-eta, kontuz ibiltzeko gomendioa» egin du, eta gogorarazi du «gure burua defendatzeko modu bakarra elkarlana» dela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!