Eguberrietako Kontzertua emango dute gaur, 18:30etan Milagrosan, ‘Hernani’ Musika Eskolako Dakapo abesbatza gazteak eta txistulari taldeak.
Garbiñe Orbegozo eta Iñaki Eguren izango dituzte zuzendari, eta pianoan lagun izango dituzte Endika Bengoetxea eta Maddalen Otaegi.
Bakarka aurrena, eta elkarrekin, bukatzeko
Txistulariek hasiko dute kontzertua, lau piezarekin. Abesbatzak beste 6 kantatuko ditu gero, eta guztiek elkarrekin bukatu dute emanaldia, hiru piezarekin: Oi, hau gabaren zoragarria; Izar eder bat; eta Mariaren semea.