Kalera Kalera ekimenak, Etxerat Elkarteak, Hernaniko Sortuk, Ernaik eta LABek indarrak batu dituzte, presoen gaiari heltzeko.
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte dagoeneko, eta gaur izango da segidakoa: arratsaldeko 19:00etan Andrekale hasieran, Plazan, jarri dute zita, «euskal emakume preso politikoak ikusarazteko». Kalera Kalera ekimenetik azaldu dute «emakumeengandik emakumeengana zuzendutako» ekimena dela, baina herritar guztiei irekia, noski.
Haurrak eta dispertsioa
Etxeratek, berriz, Haurrak eta Dispertsioari buruzko hitzaldia antolatu du biharko, 19:00etan Biterin. Hizketan ariko dira Haizea Barandiaren, haur psikologoa eta gaiaren inguruko txostenaren egilea; Araitz Zubimendi, espetxean ama izan den preso ohia; Mikel Miner senidea; eta Itsaso Moreno irakaslea.
Giza Katea, martxak eta brindisa
Astea bukatzeko, etzi Giza Katea egingo da, Zinkoeneatik abiatuta, 19:00etan.
Launbatean, berriz, Martuteneko espetxera martxa egingo da, 11:00etan, eta 20:30etan plazan, brindisa, preso, iheslari eta deportatuen alde.