‘Inklusio balioak’ lantzen, ‘Kontukontanitz’ ekimenarekin bat

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 28a, 01:00

Kontukontanitz ekimenean hartu dute parte Astigarragako Herri Eskolako ikasleek, LH3 eta LH4 mailatakoek. Helburua izan da, hezkuntza sisteman inklusio balioak lantzea, eta horretarako, hiru kideren bixita izan zuten ikastolan bertan: itsuen munduan murgildu zen Pello Añorga ipuin kontalaria; eta garun paralisiaren eta gurpildun aulkiaren gaineko bizitzan Marga Labarga, Lore Igartua dantzari integratuarekin elkarlanean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!