Opariak etxeetan eta goxokiak plazan, Olentzerok eta Mari Domingik

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 28a, 01:00

Ez zuten hutsik egin Astigarragan, abenduaren 24arekin batera, Olentzerok eta Mari Domingik. Santiomenditik jaitsi eta herriko kaleetan barrena ibili ondoren, Foru plazan egin zuten geldialdia. Bertan jaso zituzten haurren gutunak, eta goxokiak ere banatu zizkieten. Eta gauean jarraitu zuten banaketarekin, noski! Etxez etxe utzi zituzten eskatutako opariak, urte osoan zehar txintxo ibili izanaren ordainetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!