Wukroren alde, korrika!

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 28a, 01:00

CD Hernaniko Atletismo sailak eta Hernani Wukrorekin el­kar­teak laugarrenez antolatu dute Wukroren aldeko San Sil­bestrea. Larunbatean egingo da 4km-tako lasterketa, 18:00e­­tan Plazatik abiatuta. Aurretik, 17:30etan eta 17:45e­tan, gazte­txoen txandak egingo dira.
Izenemateak irekita daude www.kirolprobak.com helbidean, Atletismo sailaren bulegoan eta Ibai Mendi dendan. Izena ematen dutenek kamiseta jasoko dute opari, lasterketa egunean. Bestalde, emakume eta gizonen kategoriatan hiruna sari banatuko dira, azkarrenen artean, eta mozorro onena ere sarituko dela azaldu dute.
Animatzeko dei egin dute. Izan ere, biltzen den dirua Wukrora bidaltzen baita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!