Gabonetako jaialdia etzi, Goiko Itturrin

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 28a, 01:00

Sorrera urtea izan du 2016a, BagaGiltza taldeak; eta bukaera emateko, Gabonetako jaialdia antolatu du etzi, Astigarragan. Goiko Itturrin izango da, Apez­tegi plazan, 17:00etan hasita.
Herritar guztiei luzatu diete gonbitea, Gabon festa hone­ta­ra gerturatzeko: «hurbildu eta gozatu, goxatu, 2017a bero bero datorkigu eta!». Denetik izan­go da bertan, arratsalde polit ba­tez gozatzeko: eskulanak, dan­tza, kantua, antzerkia...

«Olentzerori zer eskatu diogun jakin nahi?»
Beste sekre­tutxo bat ere au­rre­ratu dute, gainera: «guk ere bidali diogu eskutitza Olen­tze­rori...». Eta pista bat ere eman dute, eska­tu diotena zer ote den asmatzeko: «2017rako ezin­bestekoa zaigun gauzatxo bat eskatu diogu. Zer den jakin nahi? Jaialdira hurbildu eta ikusiko duzu!», animatu dituz­te herritarrak.
2017a izango da herri gal­de­ketaren urtea, Hernanin eta Astigarragan; martxoaren 19an egingo dute; eta sinadurak biltzen jarraitzen dute.

Urte Zahar egunean ere, sinatzeko aukera
Hain justu, urteko azken egu­nean izango da sinatzeko au­ke­ra: esne makina­ren ondoan, 19:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!