Magoa, tailerra, karaokea eta gehiago, auzokideekin Gabonetan disfrutatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 27a, 01:00

Opor garaia izaten dira Ga­bonak etxeko txikienentzat, eta Portu auzoan badakite hori. Neska-mutilek eta au­zotarrek Gabonetan elkarrekin disfru­ta­tzeko asmoz, egitarau  ederra antolatu dute datozen egu­netarako. Auzoan diren ekitaldi guztiak elkarteko lokalean izango direla jaki­narazi dute.

Magoa, bihar
Gabonetako aurreneko eki­taldia bihar bertan izango da: Jonmagic magoaren emanal­dia. Arratsaldeko 17:30etan izango da eta auzotar guztiak daude gonbidatuta. 

Karaokea, txikientzat
Ostiralean berriz, Karaokea antolatu dute auzoko txikie­nentzako: arratsaldeko 18:00­etan dute hitzordua.
Santa Barbarara buelta, urtea agurtzeko Urteko azken egunerako ere, egin dute plana: mendi buel­tan, Santa Barbarara. Goizeko 10:30etan aterako dira, Por­tutik bertatik.

Umeentzako pelikula, astelehenean
Urtea hasita, ekitaldiek segida izango dute. Astelehenean ume­entzako pelikula jarriko dute, 17:30etatik aurrera.

Erroskilla tailerra eta merendola, bukatzeko
Eta Gabonekin bukatzeko, ur­tarrilaren 4an jarri dute azken zita: batetik erroskilla tailerra antolatu dute; eta erre­ma­te­rako, merendola. Ateak zaba­lik izango dituzte 16:30etan gerturatzen diren guztiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!