Herritarrek aukeratu dituzte denboraldiko kirolari onenak!

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 27a, 01:00

Zein izan dira 2015-2016 den­boraldian herriko kirolari  onenak? iritsi da jakiteko garaia. Herriko kirol taldeek bost hautagai aurkeztu dituzte aurten, hiru sari jasotzeko, eta herritarrak izan dira boto bi­dez, aukeraketa hori egin du­tenak. Gaur, 18:30etan jakingo da nortzuk jasoko duten Ema­kumezko Kirol Saria, Gizo­nezko Kirol Saria eta Kirol Ibilbidearen Saria.
Ekitaldia arratsaldeko 18:30­­etan izango da Kirol­de­gi­ko 1go pistan, beheko kantxan. Ber­tan izango dira saria jasoko duten kirolariak, eta Esti Aldeiturriaga eta Inhar Olano zinegotziak.

Bost hautagai
Aipatu bezala, bost kirolari aurkeztu dituzte aurten herriko taldeek:
Emakumezko Kirol Saria jasotzeko Hernaniko arraun elkarteko Maialen traineruko neskak; edo Amaia Irazusta­ba­rrena eta Maider Huizi palistak. Giznoezkoen Kirol Saria jaso­tzeko hautagaia Igor Genua da. Eta Kirol Ibil­bi­dearen Saria jasotzeko proposatuak dira Ina­xio Sanz eta Joxe Zuza, edo Jose Joakin Esnal.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!