Goazen 3.0 antzerkia eskainiko dute etzi Biterin. Hasiera batean saio bakarra egingo zuten, 18:00etan, baina arrakasta ikusita beste bat egingo dute 16:00etan. Saio berrirako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, bi txandatan: 09:00etan erdia, eta 16:00etan beste erdia. Biteriko harreran erosi ahal izango dira.