Aurreko asteburuan jokatu zuten Aralar tabernan Euskal Herriko mus txapelketari dagokion Hernaniko kanporaketa. Zortzi bikotek hartu zuten parte, eta horietatik bik jokatu zuten finala: Gari eta Joxemik, eta Xabi eta Unaik. Aurrenekoek irabazi zuten, beraz, Gari eta Joxemik jokatuko dute Gipuzkoako kanporaketan.