Aurreko asteazkenean Santo Tomas eguna ospatu zuten Goiz Eguzkiko kideek, eta ohikoa den txistorrada egin aurretik, txapelketetako sariak banatu zituzten. Mahai-jokoetan, lau sari: mus txapelketan, Dani Del Rio eta Miranda Benjamin izan ziren txapeldunak, eta Jose Maria Arenal eta David Inclan, azpitxapeldunak; tutean txapeldunak Lukas Yuste eta Ramon Ormaetxea, eta azpitxapeldunak, Claudio Cao eta Jose Lopez; punttoan, Patxi Apezetxea eta Eugenio Urruzola txapeldunak, eta Valentin Higuero eta Luis Lozano, azpitxapeldunak; eta eskoban, Maria Dolores Anabitarte eta Mari Paz Lunaro, aurrenekoak, eta bigarrenak, Agustin Cormenzana eta Fernando Galan. Kaleko jolasetan, Pilar Garcia izan da aurreneko emakumea eta Francisco Godinez, gizonezkoa. Horrez gain, lau saski zozketatu ziren eta hauek izan ziren saridunak: Juan Urruzola, Antonia Roteta, Luis Garcia eta Consuelo Cristobal.