Gabonetako txokoa bihartik, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 26a, 01:00

Gabonak ospatzeko, ekintza berri bat antolatu du Berriak Elkarteak. Bihartik ostiralera bitarte, Gabonetako txokoa jarriko dute Plaza Berrin, Kanika aisialdi taldearekin elkarlanean. Egunero izango da, goizeko ordutegian (10:30-13:30); ostiralean, arratsaldean ere izango dira (15:30-17:30).

Gai bat, egun bakoitzeko
Kanika aisialdi taldeak kudeatuko duen Gabonetako Txo­koan, egun bakoitzean gai baten bueltan egingo dituzte jolas eta tailerrak: bihar, birziklatu eta jolastu; etzi, zirkoa; ostegunean, joko eroak; eta ostiralean izango dute itxiera festa. 
Azkeneko hau berezia izango da, izan ere, goiz eta arratsaldeko ekintza egingo dute. Goizean arotzen eguna izango da; arratsaldean, al­diz, urteberriko ametsak eta txokolatada izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!