‘Hernani’ Musika Eskolako txistulariak eta Dakapo abesbatza elkarrekin entzuteko aukera izango da bihar, Milagrosan, 18:30etan. Garbiñe Orbegozo eta Iñaki Egurenek zuzenduko dute kontzertua. Eguberri giroko doinuak izango dira protagonista: lehenengo zatian txistulariek joko dute; ondoren Dakapok kantatuko du; eta emanaldia elkarrekin bukatuko dute. Pianoan Endika Bengoetxea eta Maddalen Otaegi ariko dira.