Jardunaldi irekia gaur, Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 26a, 01:00

Hernaniko Irristaketa Talde­ak antolatuta, abiadurako irris­­taketaren inguruko jardunaldi irekia egingo da gaur Ur­nietako Salesiar ikastetxean.
Goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:30etara eskainiko dute aukera Hernaniko Irristaketa taldeko kideek, eta bukatzeko, pintxoak eskainiko dituzte. Partehartzea debalde da, baina patinak eta kaskoa norberak eraman behar ditu.

3 saio desberdin
Jardunaldian zehar egiteko hiru aukera edo saio desberdin antolatu dituzte. Aurrene­koa, teknika ikastaroa, 13 urtetik gorako gazte nahiz helduentzat. Bigarrena, patin mekanika ikastaroa, patinen mantenua nola egin, nola garbitu eta piezak aldatzen erakutsiko da. Eta azkena, patin jolasak, 7 urtetik gorakoentzako.

Abiadura irristaketa ezagutaraztea, helburu
Irristaketa taldea eta abiadura irristaketa ezagutaraztea da jardunaldi honen helburua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!