Hainbat zita, presoen inguruan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 26a, 01:00

Presoen gaiari helduko diote Hernaniko hainbat talde eta elkartek 2016ko azkeneko aste honetan. Asteazkenean izan­go da aurrenekoa, eta larun­ba­tean, azkena. Kalera Kalera ekime­nak, Etxeratek eta Hernaniko Sortuk antolatu ditu, besteak beste.

Asteazkenean, aurrenekoa
Etzi izango da aurreneko eki­me­na; Kalera Kalerak antola­tuta, euskal emakume preso politikoak ikustaraztea izango da helburua. 19:00etan hasiko da, Andrekale hasieran, Pla­za­ren iskinean. 
Ostegunerako, haurrak eta dispertsioari buruzko hitzal­dia antolatu du Etxeratek; 19:00etan Biterin.
Ostiralean, berriz ere Kalera Kalera ekimenaren bueltan, Giza Katea egingo da. Zinkoeneatik hasiko da, 19:00etan. 

Sortuk, larunbatekoak
Eta larunbatean, urtea buka­tzeko, bi zita jarri ditu Herna­niko Sortuk. 
Goizean, Martuteneko es­pe­txera martxan egingo du. Goizeko 11:00etan elkartuko dira Zinkoenean. 
Arratsaldean, Ernai eta LABekin batera, euskal preso, deportatuen eta iheslarien aldeko brindisa egingo dute Plazan, 20:30etan.
Halaber, Sortuk jakinarazi du abenduan zehar egingo diren ekintza guztietan parte har­tzeko deia egiten duela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!