Mozanbiken bizitakoaz bihar, Miren Amuriza

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 26a, 01:00

Aurten ere Bertsolata antolatu du Hernaniko Iraulio Pan­ttalone Bertso Eskolak, eta programa honen barruan, Miren Amurizaren Kapulana bat zin­tzilik emanaldia izango da gaur, Biterin. Sarrera: 3 euro.
Arratsaldeko 19:00etan ha­si­ta, bertso, testu eta ipuin bidez azalduko du bertsolariak Mozanbikeko eskualde batean bizi eta ikusitakoa. 
Eta hain zuzen, Mozan­bikerekin lotura zuzena dauka emanaldiaren izenburuak. kapulanak Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira, erabilera asko dituena: soineko bezala erabili daiteke, haurrei lepoan eusteko, janaria biltzeko edota etxeak apaintzeko. 
Mundukide Fundazioak Mozan­biken bertan egiten duen lanaren erakusgarri izateko sortu zen ikuskizuna iaz, eta dagoeneko Euskal Herriko hainbat herritan izan da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!