Etxez etxe ibili zen Gabon gauean Olentzero opariak banatzen, baina horren aurretik, etorrera ikaragarria egin zioten hernaniarrek herriko kaleetan barrena. Eta noski, festa ez da borobila musikarik ez badago, eta nola ez, hori ere ez zen faltatu!
Musika, dantza, eta batez ere, ilusioa nabaria zen Hernanin, Olentzero iritsi baino ordu batzuk lehenago.
Urumea eta Inmakulada ikastetxeko haur, gazte, irakasle eta gurasoak izan ziren festa giroan murgiltzen aurrenak. Ondoren atera ziren, Langile eta Elizatxo ikastoletako kideak, baita Kantuz abesbatzakoak ere.
Arratsaldean, baserriz baserri ibili ziren Bertso Eskolako kideak, eta Olentzerorekin batera dantzatu zuten Ttarlako dantzariek. Hermuba izan zen herria zeharkatu zuen azkena.