Hernaniko sozialisten topaketa antolatu du PSE-EEk gaurko. Eguerdiko 12:00etan jarri dute zita, eta luntx baten bueltan egingo dute. Aurten aurrenekoz egingo dute beraien egoitza berrian, Laiztiaga auzoko 8garren zenbakian. Gonbidapena luzatzeaz gain, Hernaniko PSE-EEk Gabon zoriontsuak opa nahi izan dizkiote herritar guztiei.