Lapurreta etxebizitza batean, Udalaren izenean

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 24a, 01:00

Hernaniko etxebizitza bate­an lapurreta bat izan dela ja­kinarazi du Udaltzaingoak  Udalak Kronikara bidalitako prentsa-oharrean.
Bertan azaltzen dutenez, «adineko bi pertsona bizi diren Hernaniko etxebizitza batean lapurreta egin dute bi gizonezkok. Buzoa jantzita, txartela bat erakutsi eta adineko bikoteari esan diote Udalaren izenean zetozela etxeko errebisio bat egitera. Etxearen barruan sartu eta gizon batek errebisioa egi­teko itxura egiten zuen bitar­tean, bestea logelara sartu eta bitxiak lapurtu dizkiete adinekoei».

Kontuz ibiltzeko gomendioa
Gertaera hauen aurrean, Udal­tzaingoak ohartarazi du «amarru horrekin beste etxe batzuetara sartzen saiatu daitezkeela». Horregatik, «kon­tuz ibiltzeko dei berezia egiten diete bakarrik bizi diren adinekoei».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!