Munduko errekorra Eva Esnaolak, Bartzelonan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 24a, 01:00

Asteburu bikaina izan zen aurrekoa korri­ka­larientzat. Horien artean, nabarmen­tzekoa da Eva Es­naolaren emaitza: mun­duko erreko­rra egin du 24 eta 12 ordutan, beteranoen mailan. Bartze­lo­nan izan da hori, Can Dragó pistetan; hiru­­garren izan zen sail­kapen oroko­rrean. 
24 ordu­tan 217,811 km egin zituen,  eta hala gailen­du zu­en Ri­mma Paltseva erru­­sia­rrak 2014an egindako erreko­rra, 214,586 km-takoa.   Bes­tal­de, 12 ordutan ere erre­ko­rra egin zuen 126,309 km-rekin.

Guerrero, bigarren
Baina ez zen asteburuko emai­­tza bakarra izan. Biga­rren izan zen Hoki Guerrero  Atletico de SS-k  antolatu zuen 36garren Cross Beachean. 

Hainbat korrikalari, Arraten
Azkenik, Arraten izan ziren beste hainbat korrikalari, Bo­lumburu Memo­rialaren 67­ga­rren Krossean. Hauek izan zi­ren emaitzak: alebin mailan, bi­garren izan zen Ama­iur Ve­lez; txapeldun Anartz Artola eta bigarren Yohanes Merino jubeniletan; M40an, hiruga­rren, Txelu del Sol; eta M75e­an, aurrenekoa, Jose Maria Murua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!