Umore Ona abesbatzak 10 urte bete ditu aurten, eta ospatzeko gogoz, bi kontzertu eman zituen joan den asteburuan. Horietako bat Goizuetako elizan izan zen, herriko haurrekin, Ozenki abesbatzako kideekin, Doinu Zaleko orkestrarekin eta Getariako Musika Bandarekin.