Urtero bezala, manifestazioa deitu du gaurko Hernaniko Sarek eta Herri Ekimenak. Olentzerorekin batera aterako dira Plazatik arratsaldeko 19:30etan.
Hernaniko presoak, gogoan
Antolatzeileek azaldu dutenez, Hernaniko Euskal Presoak izango dituzte gogoan: «pairatzen duten eskubideen urraketa amaigabe honetan, aurtengoan bereziki larriki gaixo direnak eta kondena betea duten presoak hartuko ditugu kontuan».
Gari Arruarte, Ibon eta Baldo preso hernaniarrak aipatu dituzte, bereziki.
Bereziki aipatu dituzte Gari Arruarte, Ibon eta Baldo. «Larriki gaixo egon eta kondena betea duten arren, beraien eskubideak urratuak dauzkatelako».