Aurten ere asko izan dira Osiñagako mus txapelketa jokatzera animatu direnak; eta onena Jon Ander Iraolak eta Haritz Arrietak osatutako bikotea izan da. Bigarren Pako Perez eta Pantxo izan dira. Eta hirugarren, Ainitze Lopez de Munain eta Jesus Lopez de Munain. Gabonetako saskia ere zozketatu dute, eta aurtengoan Josu Arrieta izan da irabazlea!