«Horra horra gure Olentzero»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 24a, 01:00

Olentzero iritsiko da gaur Hernaniko etxeetara, herri­ta­­rrek bere etorrera musi­ka­tu ondoren. Goizean, herriko es­kolek egingo dute gabon erron­da, herrian zehar: 10:15­etan aterako dira Inma­kulada ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoak; 10:30­etan, Urumea ikastolakoak; 11:00etan Txantxilatik Lan­gile ikastolakoak; eta 11:45e­tan, Elizatxo ikastolakoak. 
Eguerdian baita ere egin­go dute kale-buelta Kantuz abesbatzakoek. Azken ordu­ko aldaketa baten ondorioz, 12:00etan aterako dira Mila­grosatik.

Hainbat zita, arratsaldean
Arratsaldean, estilo desber­di­­ne­­tako ekintzak izango dira herrian. 15:30etan hasiko dute erronda Bertso Eskola­ko­ek, Biteritik. Ondoren, Pa­­rro­­kiko abesbatzaren ema­­­­nal­dia izango da 17:00­­etan, Agus­tin­da­rren eli­zan.
18:00­e­tan abi­a­tuko da Olen­tzero Plaza­tik, Ttarlako dantzariekin batera. 
Eta eguna bukatzeko, Her­­naniko Musika Bandak ze­har­katuko ditu kaleak 20:00­etatik aurrera, Plazatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!