«Udalak moztu egin nahi du hondakinak modu desegokian ateratzearen arazoa»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 24a, 01:00

Abenduaren 1etik martxan da Astigarragan edukiontzien sistema berria. Udalak Kro­ni­kara bidalitako prentsa oha­rrean gogoratu du, or­du­tik, papera-kartoia eta ontzi ari­nak, herrian zehar jarri diren edukiontzietara era­man dai­tez­keela. Era berean, gogora­tu dute, organikoari eta erre­fu­sari dagozkien edu­kion­tziak, hurrenez hurren, ur­tarrila bukaeran eta api­ri­le­an zehar jarriko direla: «atal ho­rientzat, oraingoz, atez ateko egutegia jarraituko da».

«Egutegia ez da errespetatzen ari»
Udalak prentsa oharrean azal­du du, hala ere, egutegi hori ez dela errespetatzen ari, eta aipatutako edukiontzien inguruan hondakin pilaketak sortzen ari direla: «Udalak moz­tu egin nahi du hon­da­kinak modu desegokian eta arazoak eraginez ate­ra­tze­aren kontu hau. Horre­ta­rako, informazio kanpaina bat egin­go du: herritarrei gai­ka­ko bilketa nola hobetu era­kutsiko zaie, eta oroko­rrean, birziklapenaren alde­ko kon­promisoa sustatuko du».

«Gizalegez jokatzeko deia egiten dugu»
Udalak, bitartean, gizalegez jokatzeko deia egin die he­rritarrei: «hau da, egun da­goen bilketa egutegia erres­petatzea: egunero papera eta kartoia edukiontzi urdine­ta­ra eramango dira, eta ontzi-arinak horira. Organikoa, ur­tarrila bukaera bitartean, atez ateko sis­temarekin ja­soko da, as­te­lehen, ostegun eta la­runbatetan, kuboak era­biliz. Errefusa, apirila bu­kaera bitartean, bi igandero aterako da. Eta azkenik, konpresa eta pardelak egu­nero atera ahal izango dira, orain arte bezala». 
Bukatzeko, Udalak gogorarazi nahi izan du denen erantzukizuna dela herria txukun edukitzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!