Astigarragako txirrindulariek borrokan jarraitzen dute, kadete eta junior mailan, ahalik eta posturik onena lortzeko. Larunbatean jokatu zen laugarren jardunaldia, eta Jaime Romero eta Telmo Semperenak bederatzigarren eta hirugarren egin zuten, hurrenez hurren, Scracht proban. Puntuazio proban ere aritu ziren bi txirrindulariak, eta kasu honetan, Jaime Romerok seigarren egin zuen, eta Telmo Semperenak bederatzigarren. Hala, emaitza hauekin, sailkapen orokorrean, Telmo Semperena bederatzigarren da. Jaime Romerok postu batzuk galdu zituen hirugarren jardunaldian erori eta gero; larun–bateko emaitzekin gora egitea lortu du berriz: 16garren da orain.
Juniorretan, ez da aldaketarik sailkapen orokorrean: Urko Semperenak bigarren jarraitzen du. Kanporaketa proban 5garren egin zuen; eta zazpigarren puntuazio proban.
Bio Racer Sariko laugarren proba gaur jokatuko da, 09:30etan, Belodromoan.