Euskera eta gozoak bat eginda, Anitz-lan proiektuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 24a, 01:00

Munduko gozogintza, kaxa txiki batean izena jarri diote Anitz-lan proiektuak eman duen fruituari. Herrialde ezberdinetako pastak das­tatzeko aukera jarri dute: Mexiko, Errumania eta Marokokoak dira. Hiru neurritan eskuratu daitezke: 5, 10 eta 15 euroan, Sagardoetxean, Banaiz Bagaran edo Lakarin. 
Jatorri anitzeko pertsonek euskeraz lan egiteko aukera izatea du helburu Lakari Kooperatibak eta Banaiz Bagarak martxan jarri duten proiektuak, La Caixa Fundazio­aren eta Astigarragako Udalaren b­abesarekin. 

Lakari Kooperatibak eta Banaiz Bagara elkarteak jarri dute martzan Anitz-lan proiektua, La Caixa Fundazioaren eta Astigarragako Udalaren babesarekin.

Fase ezber­dinak izan dira: horietako bat izan da, As­tigarragako Udalak eta Banaiz Ba­garak eskainitako hizkuntza ikas­taroa. Proiektuan parte hartu dute, besteak beste, Hector, Abde­llatif eta Adrianak, Astigarragako herritar langabetuak hiruak. 
Proiek­tu honek eman dizkien gaitasunak etor­ki­zunean lagungarri izatea espero dute: euskera eta sektoreko eza­gutza jaso dituzte, esaterako. Anitz-la­nen helburuetako bat izan da, baita ere, etorkinen kultura eta pro­duktua gehiago ezagutaraztea. Petra El­serrek hitz egin zuen atzoko aur­kezpenean, eskerrak eman zituen izandako babesagatik eta halako proiektuek duten garrantzia az­pi­marratu zuen: «espero dugu halako ekintzak areagotzea. Langile onak eta finak direla erakutsi dute» yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!