Inoiz baino hobeto hasiko dituzte Gabonak Gaztelekura hurbiltzen diren gazte eta nerabeek. Batez ere, astelehen honetan hasi eta ostiralera bitarte, ordurako antolatu baitituzte ekintza berezienak.
Bi irteera eta Neguko Festa
Horien artean, bi irteera an–tolatu dituzte: Txuri Urdinera astelehenean, 2003-2004 urtekoentzat; eta Karsetara, ostegunean, 2000-2002koentzat. Gaztelekuan eman beharko da izena.
Horrez gain, zinema saioa egingo dute asteartean; sukaldaritza txapelketa, asteazkenean; eta Neguko Festa, ostiralean.
12:00etan hasita bazkaria, musika, jolasak, eta Egiaz Itsuturik taldea izango dira.