Hemen dira Olentzero eta Maridomingi!

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 24a, 01:00

Iritsi da Gabonetako egun haun­­­dia: Olentzero eta Ma­ri­domingi bidean dira. Urumea bailaran, herriz herri ibiliko dira, txikienekin bildu, eta opa­riak banatzen. Asti­ga­rra­gara Santiomenditik barrena iritsiko dira, eta 11:30etan inguruan Joseba Barandiaran plazan egongo dira, gutunak jaso eta neska-mutilekin hitz egiteko gogoz. Goizuetan ere, herritarrekin izango dira Olentzero eta Maridomingi: 18:30­etan espero da, etorrera. Misterioz eta emozioz betetako eguna izaten da gaurkoa, eta komenigarria da goiz-goiz oheratzea.

Etxez etxe kantari, egun osoan
Gaurko egunez ohitura izaten da, baita ere, auzoz auzo, etxez etxe kantari ateratzea. Goi­zue­tan 11:00tan aterako dira eskolakoak; eta 15:30etan presoen aldekoa aterako da. Aranon, urtero bezala, herriko baserri eta etxe guztietara joango dira gaztetxoenak, goizetik hasita. Ereñotzun ere, ez da Gabon kantarik faltako: gaztetxoen abesti eta musika bazter guztietara zabalduko da. Eta Astigarragan zer esanik ez! Herriko kale, komertzio eta etxeetan barrena ibiliko dira neska-mutilak, kantu kantari. Arratsaldean gainera, 16:00­etan hasita, euskal preso eta iheslarien Olentzeroa aterako da, Oialumetik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!