Mus txapelketa, urtea agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 24a, 01:00

Umore Ona elkarteko baz­kideek hitzordu bat baino gehiago dute azken egu­netan. Joan den larunbatean urte­roko zitari eutsi, eta bazkari eder baten buelta elkartu ziren elkarteko bazkideak. 45 lagun elkartu ziren, eta Arantxak prestatuko bazkari goxo-goxoarekin, eguerdi pasa ederra egin zuten.
Urtea bukatzeko berriz, mus txapelketa antolatu dute. Urtarrilaren 31n jokatuko da, Umore Ona elkartean bertan. 16:00etan hasiko da eta parte hartzeko izena eman behar da aurretik, 10 euroan; kon­tsu­mizioak norberak ordaindu behar ditu. Sariak: txuletak eta txanpain botilak, eta baserriko oilaskoak eta ardo botilak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!