Udaleko gazteria sailak jakinarazi duenez, hemendik aurrera ikasgela berria erabiltzeko txartela eskuratzea errazagoa izango da. Liburutegian eskuratu ahal izango da; han eskari-orria bete, 5 euroko fidantza ordaindu eta momentuan bertan emango diote txartela. Horrez gain, zalantzak, galderak edota intzidentzien berri emateko, helbide elektroniko honetara idazteko aukera izango dute erabiltzaileek: gazteria@hernani.eus.