Hernaniko Eskubaloi Taldeak antolatuta, eskubaloi eskolen arteko aurreneko topaketa egingo dute gaur kiroldegian. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira partiduak, eta iluntzeko 20:00etan banatuko dituzte sariak.
Bederatzi talde, bi txapelketetan
Partiduak hasi aurretik, 16:30etan egingo dute kiroldegiko 1go pistan taldeen aurkezpena. Denera bederatzi izango dira, hain zuzen: Hernani, Saieko, Elgoibar, Pulpo, Bera Bera, Ereintza, Urdaneta eta urola. Bi txapelketa jokatuko dira, neskena, bata, eta mutilena, bestea.
Partiduak, bi multzotan
Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira mutilen partiduak; 17:10etan, aldiz, neskena. Aurre-neko partiduak bi multzotan jokatuko dira, lau taldek osatutakoak. Multzo bakoitzeko aurreneko bi sailkatuak pasako dira finalerdietara, eta bi hoberenen artean jokatuko da finala: 19:40etan mutilena, eta 19:50etan, neskena.
Topaketa bukatzeko, 20:00etan banatuko dira sariak.