Bertsotruk ekimena martxan da, helduen bertso eskolen arteko harremana sustatzeko. Eta Hernanin izango da saioa gaur. Hernani eta Markiñako bertsolariak izango dira aurrez aurre, gaueko 22.30etan hasita, Garin tabernan.
Hernanitik, Andoni Mujika, Eñaut Martikorena eta Eli Pagola izango dira, eta Markiñatik, Alexander Idoeta, Aissa Intxausti eta Xabat Galletebeitia, azken hau Bizkaiako azpitxapelduna dena.
Jaialdia, datorren ostiralean
Bertsoekin jarraituz, urteroko jaialdia egingo dute datorren ostiralean, Biterin. Gaueko 22:00etan izango da.