Egitarau bateratua, oporrak familiarekin gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 23a, 01:00

Neguko oporrak, Gaboneta­ko­ak, alegia, hastera dijoaz, eta  3-11 urte bitarteko haur eta gazteek oporrak familiarekin go­zatzeko, egitaraua aurkeztu zuen atzo Udalak. Bertan izan ziren Koro Etxeberria kultura zinegotzia; Malores Etxe­be­rria, euskera teknikaria; Ma­nolo Aierbe, kiroletako tekni­ka­ria, Rakel Gonzalez, liburu­te­giko arduraduna; eta Agur­tzane Aizpuru, kultura tekni­ka­ria.

Udaleko sail desberdinen artean prestatutakoa
Koro Etxeberriak azal­du zuen aurtengoa egitarau berezia de­la arrazoi batengatik: «udal sail des­berdinen artean pres­tatu dugu». Hain zuzen: hez­kuntza gazteria, inmi­gra­zioa eta genero berdintasuna, eus­kera, kultura, liburutegia eta jarduera fisikoa eta kirolak sailen artean egindakoa.
Malores Etxebe­rriak azaldu zuen elkarlanaren zergatia: «askotan oso sakabanatuta iris­­ten zaigu informazioa etxe­etara, sail bakoitzak bere bi­deak eta bitartekoak era­bil­tzen dituelako informazioa za­baltzeko orduan». Horre­ga­tik, «aurten lan berezia egin dugu udal barnean jarduera horiek denak bildu eta gi­zar­teratzeko. [...] Programa osa­tzen ere lan­kidetzan aritu ga­ra departa­mentu desberdinak, eskaintza kalitatezkoa eta zabala pres­tatzeko helburua­rekin».

Beste aukera bat, Goazen ikusteko
Horrela, beraz, ludoteka anto­latu du kiroldegiak, olerki taile­rra liburutegiak, eta zineaz aparte, Goazen 3.0 antzerkia­ren bigarren saio bat izango da 16:00etan, kultura sailaren es­kutik. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai.

ETA NEGUKO OPORRETAN, ZER?
Abenduak 26: Ludoteka, 10:00etatik 13:00etara. 0-16 urte.
Abenduak 27: Ludoteka, 10:00etatik 13:00etara. 0-16 urte.
Abenduak 28:
- Ludoteka, 10:00etatik 13:00etara. 0-16 urte.
- Goazen 3.0 antzerkia, bi saiotan: 16:00etan, bata; 18:00etan, bestea.
Abenduak 29:
- Ludoteka, 10:00etatik 13:00etara.
- Zinea: Albert, 17:00etan.
Abenduak 30: Ludoteka, 10:00etatik 13:00etara. 0-16 urte.
Urtarrilak 2: Lau Haizeetara olerkitailerra, 10:30etatik 12:00etara. 3-6 urte eta gurasoak.
Urtarrilak 4: Pintto pintto antzerkia, 18:00etan. 3 urtetik aurrera.
Urtarrilak 7: Zinea: Iparraldeko Norman. Arratsaldeko 16:30etan.
Urtarrilak 8: Zinea: Iparraldeko Norman. Arratsaldeko 16:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!