Gabonetako kontzertu eta emanaldi asko izaten ari dira egunotan, eta Txistulari Bandarena izango da hurrengoa. Ostiralean eskainiko dute kontzertua, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Milagrosan. Denera 8 doinu entzun ahal izango dira, Patxi Apezetxearen gidaritzapean. Txistulari Bandak, piano-jole baten laguntza ere izango du