Bigarren saria, Leten saldua: 04536 zenbakia

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 23a, 01:00

Urbieta kaleko Lete loteria admi­nistrazioa zorioneko da­go. Atzo egin zuten Gabo­ne­ta­ko loteriaren zozketa, eta ber­tan saldu dute 2garren saria­ren dezimo bat, 04536 zenba­kiari dagokiona, hain zuzen. Horrela bada, 125.000 euro ja­soko ditu  dezimoaren jabeak.

11:21etan kantatua
Goizeko 11:21etan kantatu zu­ten 04536 zenbakia San Ilde­fonsoko gazteek. Segituan ja­kin zen zati bat Hernanin sal­du zutela, eta gutxinaka Lete loteria administrazioa herri­tar eta kameraz betetzen hasi zen. Pozik zeuden ardura­du­nak, eta harrituta kontatu zuten: «makina bidez saldu da zenbaki horren dezimo baka­rra, beraz, ez dakigu nork erosi duen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!