Mikel eta Joxe garaile, Karobiko mus txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 22a, 01:00

Urtero bezala, Urteurreneko afaria egin zuen Karobi Elkarteak aurreko larunbatean. Bazkideak elkarrekin zeudela aprobetxatuz, 2016ko mus txapelketako sariak banatu zituzten. Mikel eta Joxek jantzi zuten txapela; bigarren postuan geratu ziren, Juanbau eta Juanito. Jose Javier Ferreirok, Karobi Elkarte gastronomikoko presidenteak banatu zizkien sariak bi bikoteei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!