Santo Tomas eguna ospatuko dute gaur Ereñotzuko Txirrita Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek goizeko 11:00etan hasita. Arratsaldean ere jarraituko du festak; 19:00ak aldera kontzertua eskainiko dute haur ereñotzuarrek, Ozenki abesbatzako kideek eta Doinu Zaleko akordeoi orkestrak. Elizan izango da.