Egun berezia iritsi aurretik, Olentzero ikusi eta besarkatzeko aukera izango da aurrenekoz bihar; Bidebieta plazan egongo da 17:00etatik 19:00etara. Eskutitzak jasotzeaz gain, haurren txupeteak ere jasoko ditu, karameluen truke. Inguruko komertzioek eta animaciones Aieuen elkarlanaren ondorioz egingo da biharko ekimen hau.