Zorionekoa naiz liburua saltzeko postua jarriko du gaur Pasaportes para Siria elkarteak asteroko azokan. 10 euroan erosi ahal izango da, eta ateratzen diren irabaziak, Atenasko City Plaza hotelean dagoen errefuxiatuen erresidentziarako izango dira. Errefuxiatuei buruzko ipuina jasotzen du liburuak; Sara Pinedak idatzia da, eta Clara Casanovaren ilustrazioekin jantzia.