Eskubaloiaren topagune bihar, kiroldegia

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 22a, 01:00

Egun garrantzitsua izango da biharkoa Hernaniko Eskubaloi Taldearentzat. Lan haundia egin ondoren, arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera   Eskubaloi eskolen arteko 1go topaketari. 
Kiroldegian izango dira partiduak, eta sari bana­keta­rekin emango zaio bukaera topaketari, iluntzeko 20:00ak aldera. 

Zortzi talde, eta Zarauzko neskak
Denera zortzi taldek hartuko dute parte biharko topa­ke­tan, eta horien aurkezpe­narekin emango zaio hasiera topaketari, arratsaldeko 16:30­e­tan. Horietatik zazpi gipuz­ko­a­rrak dira, eta biz­kaitar bat ere badago: Her­nani bera; Errenteriako Ereintza, Do­nos­tiako Bera Bera, Martu­teneko Saieko, Zuma­iako Pul­­po, Elgoibarko eskubaloi taldea, Zumarra­gako Uro­la, eta Bilboko Ur­daneta.
Horrez gain, Zarauzko nes­­kak ere izango dira to­pa­ke­tan, eta hala «estatu ma­ilan erreferentziazkoa den tal­deak ordezkaritza izango du», azaldu du Eskubaloi tal­deak.

Bi multzo, neska eta mutiletan
Talde horien artean, bi txa­pel­keta izango dira pa­rez pa­re: neskena, alde ba­tetik, eta mu­tilena, bestetik.
Bi txapelketak bi multzo­tan jokatuko dira hasiera batean, eta horien arteko norgehiagoken arabera joka­tuko dira finalerdiak. 
Mutilen partiduak 17:00e­tan hasiko dira; neskenak, berriz, 17:10etan. Bi kasutan, A multzoak 1go pistan joka­tuko ditu partiduak, eta B multzoak 2garren pistan.
Ondoren, multzo bakoi­tzeko aurreneko biek joka­tuko dituzte finalerdiak; arra­tsaldeko 19:00etan hasiko dira mutilenak, eta 19:10etan, neskenak.
Bukatzeko, finalak izango dira finalerdietako aurreneko bien artean: mutilena 19:40e­tan, eta neskena, 19:50etan. Biak, kiroldegiko 1go pistan.

Zortzi gune, kiroldegian
Topaketa aurrera eramateko, zortzi gunetan banatu dute kiroldegia. Aurreneko gunea, sarrera nagusiaren parean egongo den horretan, egingo dira harrera eta taldeen akre­ditazioak arratsaldeko 16:00etan hasita. Bigarren gunea informazio puntua izango da, eta tabernaren ondoan egongo da. Hiru­garrena, eserlekuen parean izango da, eta saltoki bezala erabiliko dute. Laugarrena, leku berean; bertan bana­tuko dute merienda 19:40e­tan. 1go pista izango da bos­garren gunea, eta 2garren pista, aldiz, zortzigarrena.

«Aurreneko aldia da Hernanin horrelako topaketa bat antolatzen dela»
Oso pozik agertu dira Herna­niko Eskubaloi Taldeko kide­ak topaketa honen aurrean: «aurreneko aldia da Her­na­nin horrelako topaketa bat antolatzen dela, eta uste dugu Gipuzkoan ere lehe­nengo aldia dela». Kanpotik ere, aurreneko haziak ikusi dituztela azaldu dute: «egia esan, topaketaren antolake­tagatik zoriontze ugari jaso­tzen ari garela».

MULTZOAK
NESKAK A MULTZOA: Zarautz, Saieko, Elgoibar, Pulpo.
NESKAK B MULTZOA: Hernani, Bera Bera, Ereintza, Urola. 
MUTILAK A MULTZOA: Hernani, Urola, Bera Bera, Ereintza.
MUTILAK B MULTZOA: Urdaneta, Pulpo, Saieko, Elgoibar.

EGITARAUA
16:00-16:30 Akreditazioen banaketa eta taldeetako entrenatzaileekin bilera 1.gunean
16:30-16:45 Taldeen aurkezpena
17:00 1. zatiko partiduen hasiera. 1. eta 2. pistan. 
19:00 Finalaurrekoen hasiera. 1. eta 2. pistan.
19:40 Finalak 1. eta 2. pistan. Finaletarako sailkatu ez diren taldeek meriendatzeko aukera izango dute. 4. gunean.
20:00 Mariskadaren zozketa, sari banaketa eta topaketaren amaiera. 3. gunean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!