Jardunaldi gazi-gozoa, judoka hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 21a, 01:00

Jardunaldi berezia izan zu­ten Hernaniko Judo Talde­ko kideek larunbatean, goizetik hasi, eta arratsaldera arte: haurrek ireki zuten eguna, eta arratsaldean, jokatu zuten Euskadiko Txapelketa.

Denetarik, txapelketan
Sentsazio gazi-gozoak utzi zi­tu­zten Euskadiko Txapelketako emaitzek: infantil mailan, 3ga­­­rren postua lortu zuten nes­kek, eta 5garrena mutilek; se­nior mailan, 3garren postua lor­tu zuen Imanol Rue­dak. Azal­du zuten, gainera, senior mailan ez zituztela lortu espero bezain emaitza onak.
Erakustaldia izan zen goizekoa, baina ez zen girorik falta. Izan ere, ume pila bat elkartu ziren, gurasoei orain arte ikasitakoa erakusteko gogoak, irrikak eta emozioak bultzatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!